ETXEA

Ezagutu ezazu gure etxea

Ezagutu Erramunea, Igantziko bihotzean historia eta gaurkotasuna uztartzen dituen landetxea.

Atseden eta lasaitasunerako pentsatua, sukalde eta egonkela irekia, hiru logela bikoitz, bi bainugela oso eta altzariz hornitutako terraza ditu, paisaia ederrez gozatzeko. 6 lagunentzako edukiera du, eta beharrezko guztiaz hornituta dago: oheko arropa, eskuoihalak eta lur berogailua.

Kanpoaldean, lorategi zabala eta aterpea aurkituko dituzu, goizeko gosariez edo arratsaldeko ilunabarraz gozatzeko ezin hobeak.
Kokapen pribilegiatuari esker, erraz iritsiko zara mendi-ibilbideetara, xarma berezia duten herrietara eta natura-txoko paregabeetara.


6 lagunentzako edukiera

Hiru logela bikoitzetan banatuta.

2 bainugela

Bi bainugela oso, horietako bat, logela baten barnean.

Oheko eta bainugelako arropa

Oherako maindireak eta dutxarako eskuohialak utziko dizkizugu.

Espazio komuna

Guztiz ekipatutako sukalde eta egongela irekia, etxean bezala sentitzeko.

Terraza

Egongelatik zuzenean kanpora ateratzeko. Mahai eta sofa batekin hornitua.

Lorategia

Lorategi zabala lasaitasuna arnasteko, mahai haundi bat duen aterpe batekin.

ZERBITZUAK

  • Aparkalekua
  • Lur berogailua
  • Oheko arropa
  • Sehaska
  • Dutxarako eskuoihalak
  • Ile lehorgailua
  • Telebista
  • Labea eta mikro-uhin labea
  • Hozkailua
  • Ontzi garbigailua
  • Arropa garbigailu eta lehorgailua
  • Terraza eta lorategia
  • Kanpoaldeko altzariak
  • Inguruko informazioa

Etxeko arauak

  • Zaindu etxea zurea balitz bezala
  • Debekatua dago bestak egitea
  • Etxe barrenean ezin da erre
  • Ez da animaliarik onartzen
  • Ezin da etxearen edukiera gainditu