HISTORIA

Erramunea Jose Maria Usandizaga konpositore donostiarraren bizilekua izan zen 1914-1915 urteen artean, eta bertan sortu zuen La Llama opera.

1914ko irailaren 30ean Pilar Bayona piano joleari idatzi zion Usandizagak Igantzira (Nafarroa) «negua igarotzera» zihoala erranez, obra berriaren lau ekitaldiak idaztera. Hurrengo urteak lanean pasatu zituen buru belarri, baina bere osasunak okerrera egin zuen eta 1915eko irailean Donostiara eraman zuten. José Maria Usandizaga 1915eko urriaren 5ean zendu zen, 28 urte zituela. Usandizaga hil ondotik estreinatu zuten obra, 1918ko ilbeltzaren 30ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, eta Ramón Usandizagaren zuzendaritzapean.

1919an, Igantziko etxean, Jose Mª Usandizagaren oroimenez, plaka bat inauguratu zutenean, Carlos Usandizaga jauna, musikagile talde bat, bere semea Ramón eta Aita Donostia ere Igantzin izan ziren.

Iturria: erran.eus