
ONGI ETORRI ERRAMUNEARA
Lasaitasunez besarkatuko zaituen txokora
Zure atseden lekua
Igantziko bihotzean kokatzen den etxe historikoa da Erramunea, berezko xarma galdu gabe egungo erosotasuna eskeintzeko asmoz maitasun handiz zaharberritu duguna. Lorategi eta naturaz inguratua, deskonektatzeko, isiltasunaz gozatzeko eta Nafarroako Bortzirietako bailararen edertasuna ezagutzeko toki paregabea da.
Gelditu, hartu arnasa, sentitu. Oroitzapen berriak sortzeko prest?

Historia

Erramunea, Vianako Printzea Erakundeak babestutako etxea da.
1914. urtean Jose Maria Usandizaga konpositore donostiarraren bizilekua izan zen, eta bertan sortu zuen La Llama izenarekin ezagutzen den opera.

Gure bazterrak
Nafarroako iparraldeko eskualde berde eta menditsu baten erdian gaude, mendiz, basoz eta natura paisaia zoragarriz inguraturik. Oinez, korrika zein bizikletaz egiteko ibilbide ugari daude gure inguruan eta San Juan Xar, Bertizko Natur Parkea eta Zugarramurdiko kobazuloak bezalako tokiak hagitz hurbil ditugu. Gainera, tradizioz eta gastronomia goxoaz beteriko herri xarmangarriak ezagutzeko inguru paregabean gaude.
Kostaldea ere hurbil dugu, ordu erdi inguruan ailegatu gaitezke Hondarribia, Hendaia edo Donibane Lohizune bezalako herrietara itsasoaz eta hondartzaz gozatzera.
Euskal Herriko hiri ederrak ere ez ditugu urrun, izan ere, ere Donostiatik 45 km-ra, Baionatik 55 km-ra eta Iruñetik 60 km-ra gaude.

Bizi esperientzia berriak
Oinez, korrika zein bizikletaz hainbat ibilbide egiteko aukera.
Euskal gastronomiaz gozatzeko kokapen paregabea.
Ezagutu gure herrietako eguneroko bizitza naturaz inguraturik.
